Berriozar

Ansoneako Kilkerrak: Berriozarko Ludotekak sortutako irratsaio euskaraz

22 Feb , 2019  

Desde principio de curso se viene gestando un nuevo programa que se emite en directo, desde la sintonía de Berriozar Irratia-Radio Berriozar en el 100.8 de FM. Se trata de un magazine que tiene por nombre Ansoneako Kilkerrak, y está producido íntegramente por siete chicas usuarias de la Ludoteca de Berriozar que una vez cada 15 días hacen pasar un buen rato a la población euskaldun de Berriozar con esta propuesta de aire fresco.

Ansoneako Kilkerrak egitasmoa, iaz sortu zen Mendialdea Guraso Elkarteak antolatutako drogamenpekotasunari buruzko hitzaldi batean, non Gazteguneko eta Ludotekako hezitzaileek kuña bat grabatu behar zela, Berriozarko Irratian aipatu zieten, bertan ziren neska hauei. Hain gustura egin zuten eta hain ongi atera zen kuña, irratsaio bat egitea bururatu zitzaiela. Pentsatu eta ekin zioten. Ordutik hona Neskutz eta Ainara, Ludotekako hezitzaileak lagunduta, asteazkenero biltzen dira prestatzeko lehen, eta hurrengo astean emititzeko. Horrela eta denboraren poderioz hiru hilabete daramate Ansoneako Kilkerrak emititzen.

Talde hau esan bezala, zazpi neskek osatzen dute eta nahiz eta 7ak asteazkenero egon ez arren, tartekatzen dira eta normalean  horietariko 4ak burutzen dute irratsaioa. Nayra, Amaiur, Argi, Oihane, Nahia, Saioa eta Eunate. Laguntza estimagarria dute, alde teknikoa aurrera eraman ahal izateko Ludotekako Hezitzaileen aldetik, Ainara eta Neskutzek irratiaren mandoak maneiatzen dituzte.

Magazina

Honetaz, esan dezakegu oso irratsaio dibertigarria dela. Atal ezberdinak ditu, musika, eguneko txisteak, serie ergelak, errezetak, agenda, elkarrizketak eta inkestak. Hamabostean behin emititzen da, asteazkenetan 17:30etik eta ordu erdi irauten du, Berriozar Irratiaren dialean, FM-ko 100.8an. zuzeneko magazina izan arren, Ansoneako Kilkerrak-en podcast-ak ere entzun eta deskargatu daitezke era.eus-en eta infogaztegune.blogspot.com webgunean.

Bestelako esperientziak

Berriozarko irratiaren estudioa urte aunitz ditu, 40 inguru eta pertsona asko pasa dira Artekaleko egoitza txiki horretatik. Besteak beste, Berriozarko Ludotekak, duela 20 urte baino gehiago bere irratsaio propio zuen, Ansoneako Kilkerraken antzekoa zen baina beste garai batekoa, seguru batzuk, oraindik horretaz oroitzen direla.

Mikrofonoekin oso ongi moldatzen dira zazpi gaztetxo hauek eta motibazioa eta ongi pasatzeko gogoak ez zaizkiela faltatzen  ohartu gara, beraz zorte on Ansoneako Kilkerrak irratsaioarekin.

Testua eta argazkia: Xabi Gallo


Comments are closed.