Berriozar,Solidaridad,Vecin@s

Berriozarko Ohitura Osasungarriak sustatzeko Komunitate Proiektutik:

16 Nov , 2020  

BERRIOZAR ZAINTZA ARDATZ

Idazki hau gure etxeetara iristen denerako, pandemiaren egoera aldatu izanen da, covid-a geldiarazteko administrazioetatik proposatutako edozein ekintza zaharkitua utziz.

Garai hauek, garai ziurgabeak dira, antsietatez beteak, tristura handikoak…

Agian orain inoiz baino gehiago, maila pertsonal zein kolektiboan, pazientzia, errespetua, elkartasuna, lasaitasuna, adiskidetasuna, hurbiltasuna, justizia, proportzionaltasuna, alaitasuna eta konpromisoa bezalako balioak beharrezkoak ditugu.

Ohiko bizimoduan, arazoak oso modu desberdinetan kudeatu ditzakegu, baina adierazitako balioen bitartez jokatzen badugu, arazoak eramangarriagoak izango dira.

Garapen pertsonalak hiru alde ditu; fisikoa, psikologikoa eta soziala. Eta hiru alde hauek etengabeko atentzio eta eboluzio beharrak dituzte, pertsonalki ongi sentitu eta egon gaitezen. Ez dugu alderdi hauek zaintzeari utzi behar, gizabanakoen eta gizartearen garapena ahalik eta osasuntsuen egon dadin.   

Halaber, jakinarazi nahi dizuegu, Osasun Publikoa, krisia lantzeko gune koordinatuen sorrerarako sustapen lanean dabilela. Kasu honetan, Osasun Etxeko, Gizarte Zerbitzuetako eta Udaleko hiru profesionalek haien esfortzuak partekatuko dituzte, elkarlanean aukera desberdinak aztertu eta bilatzeko.

Gure udalerrian jada honen inguruko esperientzia badugu. Urteak daramatzagu programa desberdinetatik (Ohitura Osasungarrien Komunitate Programa, Etxebizitza Sozialen Programa, Berriozar Zaintza Ardatz Programa, etab…)  modu koordinatuan lan egiten eta haien bitartez Berriozarko biztanleekiko dugun lanerako konpromisoa transmititu nahi dizuegu, hain zuzen gure herriko Osasungintzako, Zerbitzu Sozialetako, irakaskuntza zentroetako, udal-zerbitzuetako (kirola, kultura, berdintasuna, gazteria, euskara, lorezaintza, garbiketa, etab…), entitate eta taldeetako profesionalengan dugun konfiantza transmitituz. Hutsik egingo ez duen konponbiderik aurkitzea zaila bada ere, gure energiak, gaitasunak, esperientziak eta konpromisoak batzen baditugu, gure bizimodua zertxobait hobea izan dadin lortuko dugu.

Gure burua ZAINDU behar dugu, gainontzekoak zaindu, ingurunea eta gure herria zaindu…

Testua: Berriozarko ohitura osasungarriak · Argazki: Patxi Pitillas


Comments are closed.