Salud

Berriozar,Salud,Vecin@s

Desde el Programa Comunitario de Hábitos Saludables de Berriozar

24 Feb , 2021  

1) Por un lado señalaros que, dinamizado por Centro de Salud, se ha organizado un GRUPO MOTOR COVID DE ATENCIÓN SOCIOSANITARIA, potenciado por Gobierno de Navarra e integrado en nuestra localidad  por instituciones como Centro Salud, Ayto. Berriozar, Mancomunidad de Servicios Sociales, así como otros organismos que forman parte del Programa Comunitario (Ikari Ari, Usalanda, F. Secretariado Gitano, La Majarí).

El objetivo principal es diseñar Planes de contingencia en cada pueblo, adecuados a cada realidad local.

Pretendemos coordinar reflexiones y acciones con las instituciones, entidades y profesionales que desarrollamos nuestra labor en la Zona Básica de Berriozar.

2) Por otro lado estamos viendo en los medios de comunicación como se han iniciado los procesos de vacunación, y queríamos mediante estas líneas, trasladaros cual es la ESTRATEGIA DE VACUNACIÓN EN NAVARRA (fuente Gobierno Navarra).

Se divide en 3 etapas a lo largo del tiempo.

Las fechas se pueden modificar según la evolución de la pandemia, la disponibilidad de vacunas, las directrices del Ministerio, los aspectos logísticos y los recursos a disposición.

Primera Etapa:

Primer trimestre del año (de enero a marzo):

  • Centros Sociosanitarios (residencias de mayores, personas con discapacidad, congregaciones religiosas, centros de día…)
  • Personal Sanitario de primera línea ante covid (Hospitales, Centros de Salud…) y otros/as profesionales del entorno sanitario (El personal del centro de salud de Berriozar  y del servicio de atención domiciliaria ya está vacunado).
  • Personas Grandes Dependientes y sus convivientes. Van a recibir la vacuna el día 22 de febrero y la segunda dosis el día 15 de marzo.

Segunda Etapa:

Segundo trimestre (aproximadamente de abril a mediados de junio):

  • Personas Mayores. Se va a empezar a vacunar a mayores de 80 años, lo que supone 400 personas en la Zona Básica, de ellas 272 de Berriozar.
  • Pacientes crónicos.
  • Otros/as: Profesionales esenciales, Personal Docente, Población Infantil, Población joven y adolescente.
  • Colectivos Vulnerables socioeconómicamente, Población de entornos cerrados (casas de acogida, prisiones, etc.).

Tercera Etapa:

Mediados de junio en adelante. Previsión de Amplia disponibilidad de vacunas.

  • Población adulta en General (sin condiciones de riesgo).

Se señala que se priorizará a partir de criterios objetivos (morbilidad, mortalidad, exposición, impacto social/económico y riesgo de trasmisión) en una evaluación continua a medida de que se cuente con más información y en función de la disponibilidad de vacunas.

En todo momento procuramos huir de utilizar un lenguaje bélico durante el proceso COVID, procuramos huir de crear “héroes” y “heroínas”,  creemos que ahora y normalmente, contamos con personas que están ejerciendo de manera profesional sus funciones y tareas.

También queremos evitar instalarnos continuamente en la queja, ahora bien, no dejaremos de plantear la urgencia de dimensionar los recursos a las necesidades.

Y una vez más queremos apelar al sentido común y al sentido social y de comunidad para entre todos y todas podamos acompañarnos y cuidarnos durante esta crisis.

Para terminar, somos conscientes del cansancio existente en la sociedad por la situación de la crisis COVID-19. Las personas que trabajamos en los distintos servicios de la comunidad también estamos cansadas, Y una vez más, queremos pediros que nos ayudéis a sobrellevar todo esto, si puede ser con la misma paciencia, comprensión, compromiso y empatía que os dedicamos en el desarrollo de nuestras labores. ¡Ya falta menos!

Queremos remarcar que aunque los procesos de vacunación estén en marcha, no debemos bajar la guardia con:

  • Llevar mascarilla.
  • Realizar las pautas de higiene y limpieza.
  • Mantener distancia seguridad.
  • Ventilar espacios cerrados.
  • Cumplimiento del confinamiento y responsabilidad individual.

Berriozarko Ohitura Osasungarriak sustatzeko Komunitate Proiektutik:

1) Alde batetik, Osasun Zentroak dinamizatuta, ARRETA SOZIOSANITARIORAKO COVID TALDE MOTORRA eratu dela esan behar dugu. Nafarroako Gobernuak sustatuta dago eta, gure herrian, besteak beste, erakunde hauek osatzen dute: Osasun Zentroa, Berriozarko Udala, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta Komunitate Programaren barnean dauden beste erakunde batzuk (Ikari Ari, Usalanda, Ijito Idazkaritza F., La Majarí).

Helburu nagusia da herri bakoitzean kontingentzia-planak diseinatzea, tokiko errealitate bakoitzera egokituak.

Hartara, asmoa da gogoetak eta ekintzak koordinatzea, gure lana Berriozarko eskualde oinarrizkoan garatzen dugun erakundeekin eta profesionalekin.

2) Beste alde batetik, hedabideetan ikusten ari gara txertaketa-prozesuak hasi direla eta, lerro hauen bidez, NAFARROAKO TXERTAKETA-ESTRATEGIAREN berri eman nahi dizuegu (Iturria: Nafarroako Gobernua):

3 etapatanbanatuta dago denboran zehar.

Datak aldatu egin daitezke pandemiaren bilakaeraren, txertoak eskuragarri edukitzearen, Ministerioaren ildoen, alderdi logistikoen eta eskura ditugun baliabideen arabera.

Lehen etapa:

Urteko lehen hiruhilekoa (urtarriletik martxora):

  • Zentro soziosanitarioak (adineko pertsonen egoitzak, desgaitasuna duten pertsonak, erlijio-kongregazioak, eguneko zentroak…).
  • Osasun-langileak, zuzenean COVID-19arekin lotuta lan egiten dutenak (ospitaleak, osasun-zentroak…), eta osasunaren arloko beste profesional batzuk. (Berriozarko osasun-zentroko eta etxez etxeko arreta-zerbitzuko langileak txertatuta daude).
  • Mendekotasun handia duten pertsonak eta haiekin bizi direnak. Otsailaren 22an jarriko zaie lehen dosia, eta martxoaren 15ean, bigarrena.

Bigarren etapa:

Bigarren hiruhilekoa (gutxi gorabehera, apiriletik ekainaren erdialdera): dosi gehiago egongo da eskuragarri.

  • Adineko pertsonak. 80 urtetik gorako adinekoei jarriko zaie aurrena. 400 pertsona dira eskualde oinarrizkoan, eta haietatik, 272 Berriozarren.
  • Gaixo kronikoak.
  • Beste batzuk: funtsezko profesionalak, irakasleak, haurrak, gazteak eta nerabeak.
  • Gizarte eta ekonomia aldetik ahulak diren taldeak, ingurune itxietan bizi direnak (harrera-etxeak, espetxeak…).

Hirugarren etapa:

Ekainaren erdialdetik aurrera. Aurreikusten da txerto asko egongo dela eskuragarri.

  • Biztanleria heldua oro har (arriskuko baldintzarik gabe).

Adierazten da irizpide objektiboen bidez (erikortasuna, hilkortasuna, esposizioa, inpaktu soziala/ekonomikoa eta kutsatzeko arriskua) lehenetsiko dela, etengabeko ebaluazio batean, gero eta informazio gehiago dagoen eta txertoak erabilgarri dauden neurrian.

Une oro saiatzen gara COVID-19aren prozesu osoan hizkuntza belikoa erabiltzetik ihes egiten, “heroiak” sortzetik ihes egiten. Gure ustez, orain eta normalean, beren eginkizunak eta zereginak modu profesionalean gauzatzen ari diren pertsonak ditugu.

Era berean, etengabe kexatzen aritzea ere saihestu nahi dugu. Edonola ere, baliabideak beharretara egokitzearen urgentzia planteatzen jarraituko dugu une oro.

Eta beste behin ere, sen ona eta sen soziala eta komunitatekoa nagusitzeko deia egin nahi dugu, denon artean elkarri lagun egiteko eta elkar zaintzeko krisi honetan.

Amaitzeko, COVID-19aren krisiarengatik gizartea nekatuta dagoela jakitun gara. Komunitate-zerbitzuetan lan egiten dugun pertsonak ere hala gaude. Eta beste behin ere, hau guztia jasaten laguntzeko eskatu nahi dizuegu, eta, ahal bada, gure lanak egiten ditugunean dugun pazientzia, elkar-ulertze, konpromiso eta enpatia berberarekin egiteko. Gero eta gutxiago falta da!

Nahiz eta txertaketa-prozesuak abian diren, nabarmendu nahi dugu alderdi hauek orain arte bezala betetzen jarraitu behar dugula:

  • Maskara erabili.
  • Higiene- eta garbiketa-jarraibideak bete.
  • Segurtasun-distantziari eutsi.
  • Leku itxiak aireztatu.
  • Konfinamendua eta norberaren ardurak bete.


Comments are closed.