Berriozar,Salud

Dolu

29 Abr , 2020  

NOLA AGURTU MAITE DUZUN PERTSONA KORONAVIRUSA DAGOEN UNEAN

Maite duzun persona baten galera aurre egin eta onartu behar den gertaera mingarria da. Galera hau lagunduta egin behar da, galera partekatua, besakarda, agurrak, maitasun hitz edota isilune hunkigarrien sostenguarekin. Guzti honek bakarrik ez sentiarazten eta galera ahalik eta hobekien gainditzen laguntzen du.

Momentu hauetan, heriotz zakar, agurtzeko astirik gabeko osasun okerragotze azkarrak, hilzorian dagoen pertsonarekin kontaktu fisikorik izan gabe eta gaubeil, hileta edota agur zibilak ezin eginik, ez da posible senitartekoen eta maite dituzun pertsonen maitasuna jasotzea eta minean iltzatuta gelditzeko arriskua dago.

Maite den pertsonaren osasun okertze bilakaerari buruzko informazioa ematerakoan, hiltzeko aukerak dituelaren kontzientzia hartu beharra dago eta agurraren prozesuari hasiera eman.

Hildakoan, hil den pertsona omentzeko eta agurtzeko emankizunak egin daitezke: hilkutxan objekturen bat sartu, agurtzeko testuren bat irakurri, gustuko zuen kantaren bat jarri…eta sakeleko telefonoaren bitartez edota bideoz hiletara joan nahi izango zuten pertsonei erakutsi.

Gerora ere agur birtuala ere egin daiteke hainbat pertsona batera konektatzeko aukera ematen duen plataformaren baten bidez.

Oso hunkigarria da agurtzeko bere bizitzan garrantzia izan duten pertsonen, gertaeren, tokien, argazkien, marrazkien edota abestien grabazioak egitea.

Konfinamendu egoera amaitzen denean eta kutsatze arriskurik ez dagoenean bilerak egin daitezkenean, heriotzean gustatuko litzaigukeen agurra egiteko unea izanen da.

BITARTEAN: DOLUAREN PROZESURAKO HAINBAT ORIENTABIDE

  1. Garrantzitsua da hil den pertsonari buruz solasguneak edukitzea. Hura gogoratu eta esperientziak partekatu, argazkiak ikusi, elkarrekin egindako ekintzak gogoratu, etab. Azken finean, familia eta lagun maiteen laguntza sortzea. Elkar ukituz egotearen ezintasuna guretzat jendea zeinen garrantzitsua den adieraztearekin ordezkatu daiteke. Telefono bidezko solasaldiekin, bideo-deiekin….gertatu dena onartuz, eta hildako pertsona norberarentzat zeukan garrantziaz ohartuz.
  2. Bakardadean: dagoeneko ez dagoen pertsonarekin genuen loturaz idaztea eta une honetan gure bizitzan zein modutan egotea nahi dugun, nire sentimenduak eta emozioak zeintzuk diren edota zer behar dudan. “Isolatuak gaudela bai baina bakarrik ez gaudela” onartu behar dugu.
  3. Norberaren zainketak: gorputz-garbitasun jarraibideak (dutxak, txukuntasuna, arropa aldaketa, etab.), elikatze-jarraibideak (egoki jan eta ura edatea), ariketa fisikoak egin edota pasabidetik ibiltzea, loaldi antolatua edukitzea, ordutegi eta oinarrizko osasun zainketak edota sortze-jarduerak (marraztea, eskulanak, sukaldean aritu,  landareak zaindu, etxea antolatzea)  mantetzea gakoa da. Desoreka eta hunkipen handiko uneak direnez zainketa beharrezkoa da.   
  4. Dolu adierazpenak errespetatu, lagundu eta normalizatzea: jarrerazkoak (negarra, isiluneak, asaldurak, hiperaktibitatea, etab.), emozionalak (tristura, antsietatea, errua, haserrea, axolagabekeria…), fisikoak (ahulezia, itolarria, urdaila hutsik sentitu, energia falta…) eta espiritualak (heriotzaren inguruko hausnarketak, azalpenak, sinismen krisiak, etab.).
    Garrantzitsua da mundu emozionalaren balioztatzea. Emozioa gure gorputzak galera baten aurrean erantzuteko duen modua da. Hori dela eta, emozioak irteera egokira eraman gaitzake. Tristura, beldurra eta amorrua onartuak eta identifikatuak izango diren emozioetako batzuk dira baina ez dira saihestuak izango.
  5. Oso beharrezkoa ez bada, dolua sortzea mugatzen duten sendagaiez ez baliatu. Ez Mina desagertzeko botikez eta alkoholaz ez baliatu. Gainezka eginez gero, hobe da telefono bidez profesional batengana jotzea prozesu horretan lagun zaitzan.
  6. Garrantzitsua da galdu duzun pertsona gogoratzea, orainaldian nola islatzen den eta erakutsi zuenari eta emandakoari balioa eman baita bizitzan zehar harekin batera bizitakoari. Azken unean harekin egon ez izanaren errurik sentitu gabe, ahal izan duzuna egin baituzu.
  7. Doluak bi zati dituela gogoraraztea garrantzitsua da: egin beharreko lan emozionala, astiro-astiro galera onartzen joatea eta aldi berean, funtzionatzen jarraitu, tristuraren aurrean distraitzea, jarduera ezberdinen bilaketa, momentuz etxean, tristura lagun moduan onartuz, ahitu eta gainditzea zaila sentitzen den minarekin, guzti hori presa eta larritasunik gabe.

BEHAR BADUZU, LAGUNTZA ESKA EZAZU

  1. Gogoratu: ez zaude bakarrik eta zure familia eta lagunez gain, zure eskura dauden gizarte zerbitzuen laguntza ere baduzu:
  2. Berriozar, Berriobeiti, Itzako Zendea eta Txulapain Ibarreko psikologia laguntza zerbitzua: 948 301 631 edota igualdad@berriozar.es posta elektronikoa.
  3. Biztanleria guztiari zuzendutako Nafarroako Gobernuaren arreta psikologikoa: 848 420 090, astelehenetik igandera goizeko 8etatik 20:00etara.
  4. Nafarroako Gobernuak osasun-langile eta gizarte-langileei zuzenduriko arreta psikologikoaren telefonoa: 848 420 020 astelehenetik igandera goizeko 8etatik 20:00etara.
  5. Nafarroako Itxaropenaren telefonoa: laguntza psikologikoa 948 243 040 eguneko 24 ordutan.
  6. Nafarroako Gurutze Gorria: “gurutze gorriak erantzuten du”, covid-19a dela eta, estatu mailan indarrean dagoen zerbitzua da. Arreta psikologikoa eskaintzen duen telefono bidezko zerbitzua. Telefonoa 948 206 441 da, berehalako arretarekin.
  7. Goizargi elkartea: dolu prozesuan laguntza: junta@goizargi.org. Tfnoa: 660 034 101, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 12etara.
  8. Berriozarko Osasun Etxea: aldez aurreko hitzorduaren telefonoa 948 309 404 (familia medikua, erizaintza eta gizarte-langilea).
  9. Berriobeitiko kontsultategia: aldez aurreko hitzorduaren telefonoa 848 463 440 (familia medikua, erizaintza eta gizarte-langilea).
  10. Berriozar, Berriobeiti, Itza, Txulapain eta Antsoaingo gizarte zerbitzuen mankomunitatea: aldez aurreko hitzordurako telefonoa: 948 300 007.

Itzulpena: Itziar Pérez Bueno


Comments are closed.