Berriozar,Cultura,Euskara,Vecin@s

Eta zu zer izan zara: ahobizi ala belarriprest?

14 Dic , 2018  

Euskara gure artean erabiltzea helburu izan du Euskaraldiak eta hamaika egunez Berriozarren eta gainontzeko herri eta hirietan ahobiziak eta belarriprest-ak ikusgai egon dira. 

Parte-hartze datuak pozgarriak izan dira eta norberak dituen hizkuntza ohiturei buruzko hausnarketa egiteko balio izan duela argi dago. Askorentzat, ordea, benetako erronka abenduaren 3tik aurrera dator. Izan ere, denok dakigu hizkuntza ohiturak aldatzea ez dela gauza xumea, hortaz, ahalegina egin beharko dugu aurrerantzean ere ahobizi edota belarriprest-en txapa ikusi ezean, euskaraz dakitenekin egiteko. Datuei dagokionez, Euskal Herri osoan 220.000 pertsonek izena eman dute, horietatik 22.000 Nafarroan, eta 350 Berriozarren, 240 ahobizi eta 110 belarriprest.

IRITZIAK-OPINIONES
Gure herrian Euskaraldiak izan duen eragina jakin nahi izan dugu eta denda eta zerbitzuetan lanean ari diren hainbat pertsonei galdetu diegu.

Hemos querido saber qué resultado ha tenido Euskaraldia en nuestro pueblo y para ello hemos preguntado a personas trabajadoras en tiendas y servicios de Berriozar.

Susana Lasa, udaleko langilea
Ahobizi naiz ahobizi naizelako ia beti. Eman ditut urte asko euskara irakasten, lehenago ikasten ere, eta badakit zenbat kostatzen den. Eta nire egunerokoan euskara dago. Bada jendea egutegia edo txapa ikustean, euskaraz aritzen dena. Nabaritu da, eta gu ere konturatzen gara txapa ikusita euskaraz egin dezakegula.
Ainhoa Gonzalez, Arrosalin loradendako saltzailea
Ni beti euskararen alde ahal dudan guztia egingo dut, Leku batzuetan euskararen erabilera handiagoa nabaritu dut, jendea ilusioarekin ikusi dut eta hori ez da txarra. Kontua da, gero jarraitu behar dela, ez da zerbait puntuala izan behar. Eta dendan, ni saiatu naiz euskara egiten eta etorri da jendea euskaraz egiten.
Vanesa y Yolanda, arreglos Elur
A nosotras nos ha faltado un poco de información. En las escuelas sí que se ha trabajado, pero nosotras no hemos sabido muy bien qué era Euskaraldia.
Paqui Ramirez, arrainsaltzailea
El año pasado hice un curso de euskara para comerciantes y fui muy agusto. En la pescadería sí que me defiendo un poco en euskara, pero muy básico. Algunos clientes sí que vienen a pedir en euskara.
Natalia Jimenez, A-Zero kopiadenda
Gutxi gora-behera berdin erabili dugu euskara dendan. Uste dut lagun bakar batekin gertatu zaidala, txapa ikusi eta orduan euskaraz hastea. Askotan guk erdarara jotzen dugu, baina bezeroek euskaldunak garela dakitenez, euskara erabiltzen dugu. Euskaraldiaren aste honetan ez dugu bereziki gehiago nabaritu euskararen erabilira.

TESTUA: ITZIAR PEREZ • ARGAZKIAK: PATXI PITILLAS


EUSKARALDIA

Desde el 23 de noviembre hasta el 3 de diciembre, se ha celebrado Euskaraldia, una iniciativa cuyo objetivo ha sido promover el uso del euskara entre personas que hablan el idioma y los que lo están aprendiendo, en definitiva, cambiar las inercias que muchas veces tienen las hablantes a la hora de comunicarse. De esta manera, las personas que han participado han escogido entre dos roles: ahobizi, es decir, aquellas personas que hablan el euskara y cuyo símbolo era una boca y belarriprest, que son aquellas que están aprendiendo euskara o lo entienden pero no son capaces de seguir una conversación y cuyo dibujo era una oreja. Esta iniciativa ha sido promovida por entidades que trabajan o fomentan el euskara desde diferentes ámbitos. Por lo tanto, euskaraldia lo que ha buscado el aumentar el uso de nuestra lengua en todo Euskal Herria. Y eso pasa por cambiar los hábitos lingüísticos y comenzar a utilizar el euskara con todas aquellas personas que sepan el idioma. Si bien la iniciativa tiene una duración de 11 días, lo que se persigue es que en el futuro se mantengan también los hábitos que hemos cambiado durante Euskaraldia. En cuanto a datos de participación, en total se han inscrito 220.000 personas en la iniciativa; en el caso de Navarra, han participado 22.000 personas y en Berriozar, 350 personas de las que 240 han tomado el rol de ahobizi y 110 el de belarriprest. Aquí al igual que en otras localidades, se han realizado diferentes actividades durante el Euskaraldia como teatro en euskara, kalejira o el txapinazo que tuvo lugar el  día que comenzó la campaña.

 


Comments are closed.