Berriozar,Cultura,Euskara,Fiestas

EUSKARAREN ASTEA 2016

10 Oct , 2016  

Azken urte hauetan bezala, aurten ere irailaren azkeneko astean 2016ko Berriozarko Euskararen Astea ospatu da. Denetariko jarduerak prestatu ditugu, denok asetzeko modukoak. Honako jarduerak izan dira:

Astelehenean haurrendako jolasak izan ziren Euskal Herria plazan. Asteartean, Kirola euskaraz: Spinning saioa izan zen, baina Zunba ezin izan zen egin. Beste urte baterako utziko da. Asteazkenean, doako klaseak eta ostegunean jarduera bikoitza: mural margoketa eta pintxo lehiaketa -bertan eta antolatzaileek emanikoarekin egin beharrekoak-. Oso arrakastatsu izan zen ekintza berritzaile hori. Ostiral goizean eskolako Euskararen Eguna, eta arratsaldez, zinefiloen unea izan zen Amama filma ikusita.
Larunbata egun nagusia izan zen. Goizez, Erraldoien kalejira eta Berriozar Kantuz egin ondoren giza kartel erraldoiaren argazki aereoa egin zen. Argazki ikusgarria, benetan. Bazkaldu ondoren, arratsaldez, helduen jolasak, ikuskizun desafioa, eta, bukatzeko, trikitixa izan genuen. Bukaera on bat aste on baterako.

TESTUA: MIKEL ORTIGOSA • ARGAZKIAK: PATXI PITILLAS


Comments are closed.