FICBE

Berriozar,Cine,Cultura

#ficbeetxean | #ficbeencasa

16 Nov , 2020  

Urtero bezala, martxoan, FICBE zinema-jaialdirako (Berriozarko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) oinarriak zehaztu genituen. Aurtengoan ere berdin hasi ginen, konfinamendua iritsi eta 2020. urtea desberdina izango zela ikusi genuen arte. Aurreko artikuluetan aipatu modura, ficbe20-a aldatu eta gaur egunera arte martxan egon diren 3 ekimenekin lanean jarri ginen:

Lehenik, aurreko urteetan hautatutako pertsonekin kontaktatu genuen, lankidetzaren bitartez gure web gunean (www.ficbe.com) haien lanak jarri ahal izateko eta berriz ere haiekin gozatu ahal izateko. Horrela egin zuten eta aste batzuetan gure plataforman eduki ahal izan genituen.

Bigarrenik, Berriozarren adineko pertsonekin egindako lanak zintzilikatu genituen, Vidalokal 1 eta 2. Honekin batera, parte izan garen bestelako obrak ere jarri genituen.

Eta hirugarren ekintza, bideo-minutu lehiaketa antolatzea izan zen, ideia, sentimendu, protesta bat… minutu batean nola transmititu daitekeen ikusteko. Emaitza, gure web gunean ikusgai egongo da azaroaren 20tik 30era bitarte. Gai oso desberdineko 17 obra dira. Lehiaketako oinarrietan, zehaztasunetan sartu gabe, soilik gai soziala tratatzea eskatu zen. Eta nola ez, gairik hautatuena birusarena eta konfinamenduarena izan da. Bestelako gaiak ere egon dira ordea; genero indarkeria, ingurumena, sare sozialak…

Aurkeztutako lanez gozatu ezazue eta lagundu iezaguzue gustukoen duzuen obrari botoa emanez. Publikoak sari bat erabakiko du. Botoa emateko modua erraza da; posta elektroniko bat bidali behar da ikuskatze-orrialdean dagoen botoiari sakatuta. Zuen izena eta hautatutako film laburraren titulua idatzi behar duzue. Zuen botoaren bitartez, hirugarren saria emango da (publikoaren saria).

Lehiaketako sariak honakoak dira:

  • Lehenengo saria 120 € eta garaikurra
  • Bigarren saria 120 €
  • Publikoaren saria 100 €

Berandu baino lehenago, berriz ere Berriozarko Entzunaretoan Jaialdiko edizio berri batetan elkartu gaitezen desio dugu. Bitartean, lehiaketa txiki honekin gozatu ezazue. Gure herrikideen beharrei adi jarraituko dugu, ikus-entzunezkoen bitartez artera hurbildu eta salaketa soziala erraztuz.

Zineman elkar ikusiko dugu.


Como todos los años en marzo cerramos las bases para el Festival de nuestro pueblo, el FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar). Este año no fue diferente hasta que llegó el confinamiento y vimos que el 2020 no iba a ser un año más. Como ya os contamos en anteriores artículos el ficbe20 cambió y nos pusimos con 3 iniciativas que hasta estos días han estado marchando:

Primero, nos pusimos en contacto con las personas seleccionadas de anteriores años, les pedimos su colaboración para poder colgar sus trabajos en nuestra web (www.ficbe.com) y así disfrutarlos de nuevo. Así lo hicieron, y pudimos tenerlas unas semanas en nuestra plataforma.

Segundo, colgamos los trabajos realizados en Berriozar con las personas mayores, Vidalokal 1 y 2. Así como otras obras en las que hemos participado.

Y como tercera acción, organizamos un concurso de vídeo-minuto donde queríamos ver cómo se puede transmitir una idea, un sentimiento, una protesta… en un minuto. El resultado lo podéis disfrutar en nuestra web desde el vienes 20 de noviembre hasta el 30. Son 17 obras con temáticas muy diferentes, en las bases simplemente pedíamos que tuvieran una temática social. Como no, lo más recibido ha sido el tema del virus y del confinamiento. También ha habido temas diferentes, como violencia de género, medio ambiente, redes sociales…

Disfrutad de los trabajos y ayudadnos votando al trabajo que más os guste. Un premio que lo determina el público. La manera de votar es sencilla, enviándonos un email a través del botón que se encuentra en la misma página de visionado. Tenéis que poner vuestro nombre y el título del corto seleccionado. Con vuestro voto otorgaréis el tercer premio (premio del público).

Los premios del concurso son:

  • Primero premio 120 € y trofeo
  • Segundo premio 120 €
  • Premio público 100 €

Deseamos que más pronto que tarde podamos juntarnos en el Auditorio de Berriozar en una nueva edición del Festival. Mientras, disfrutad de este mini concurso. Estamos pendientes de las necesidades de nuestros vecinos y vecinas facilitando el acceso al arte y a la denuncia social a través del medio audiovisual.

Nos vemos en el cine.


Comments are closed.