Berriozar,Fiestas

JAIETAKO KARTEL ETA ARGAZKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

17 Sep , 2018  

Abuztuaren 29an, jaiei hasiera ematen dien suziria bota baino ordubete lehenago, udaletxean jaietako kartel eta argazki lehiaketaren sariak banatu ziren. Alkatea eta zinegotziak izan ziren irabazleei zapia eman eta garaikurrak banatzeko arduradunak.

Ohitura legez, Berriozarko jaiak hasten diren egunean Udalak antolatu ohi dituen argazki eta kartel lehiaketen irabazleei saria banatzen zaie. Aurten ere hala gertatu zen eta abuztuko azken asteazkenean, arratsaldeko 16etan, saridunak eta gorazarre egiten zaion elkartea batzar aretoan elkartu ziren. Ekitaldian zinegotzi eta alkateaz gain, Kultur teknikaria den Fermin Irigoien eta Berdintasun Teknikaria den Amaia Zalba egon ziren.

Lehenik eta behin, saioa jaiak iragartzeko antolatzen den kartel lehiaketarekin hasi zen. Kasu honetan 600 euroko lehenengo saria Iñaki Fernandez Iturmendik eskuratu zuen “Neska-mutil nagusiak eta lagunak” lanarengatik. Bertan Hazitxo bidea apaintzen duten hainbat egurrezko eskultura dira protagonista.

Tokiko 1.saria Eusebio Medina Ureñak lortu zuen “Neska” izeneko lanarekin. Eta haurrentzako kategorian gauza bitxia gertatu zen, izan ere, berdinketa izan zen eta saria bitan banatu zen. Ondorioz, bi garaile izan ziren: alde batetik, Unai Fernandez Senosiain “Sasoi guztien gainetik” kartelarekin eta bestetik, Lucia Juez-Sarmiento Ponce “Jaiak antolatzen” lanarekin. Hortaz, biek kirol materiala eskuratzeko 75 euroko balea jaso zuten.

Aipagarria da saridun guztiek jaietako zapia oparitzat jaso zutela udaleko zinegotzien eskutik.

ARGAZKI LEHIAKETA

Afixen lehiaketarekin amaitu ondoren, Berdintasunaren Aldeko Batzordeak antolatutako lehiaketaren irabazleen txanda izan zen. Lehenengo saria emateko arduraduna Mari Carmen Nadales Ramirez,Berdintasun zinegotzia, izan zen. Honek Patricia Martiartu Fernandezi zapia eta oroigarria emateaz gain, 300 euroko saria ere eman zion “Bai” irudiarengatik.

Bigarren saria (200 euro) Stefan de Goñi Sorbetek eskuratu zuen “Tradizioak berdintasunez” lanarengatik. Kasu honetan Arantxa Rios Gonzalez izan zen saria banatzeko arduraduna.

Hirugarren saria 120 eurokoa izan zen eta Kike Balenzategi Arbizuk lortu zuen “Eremuak irabazten” argazkiarengatik. Izquierda-Ezkerrako Teresa Burgui Juriok jantzi zion zapia Balenzategiri.

Herriko sariei dagokionez, lehiaketa honetan maiz parte hartu duen argazkilariak lortu zuen lehengo saria, Elena Irigoy Sarrateak. Oraingo honetan “Pedalei eraginez integrazioaren eta berdintasunaren bila. Elkarrekin guztiak” irudiari esker 250 euro poltsikoratu zituen. Eta azkenik, Emakume saria (120 eurokoa) Izaskun Altuna Mariezkurrenaren eskuetara joan zen “Hezkuntza+errespetua+talde indarra=berdintasuna” lanarengatik. Sariduna ekitaldian ezin izan zen egon baina Kultur Teknikariak azaldu bezala, saria helaraziko diote. Honez gain, Fermin Irigoienek ere jaietako egitarauan egon den akats bat zuzendu zuen, izan ere, Izaskun Altunaren aurtengo argazkia agertu beharrean, iazkoa azaltzen baitzen.

KONPARTSARI GORAZARREA

Eta txupinazora joan aurretik, ekitaldiaren azken zatian, Berriozarko erraldoi eta kilikien konpartsak ere merezitako omenaldia jaso zuen Udalaren eskutik. Izan ere, 35 urte daramatzate herriko ekitaldi eta jai egunak alaitzen eta horregatik, Raul Maizak, Berriozarko alkateak, zapia jantzi zien. Hala ere, konpartsako kideek ere Udalari opari bat eman nahi izan zioten, eta 35 urte hauetan zehar dantzatu dituzten irudien argazkia.

2017AN JAIOTAKO UMEAK

Sari banaketa amaitu zenean, Udaleko aretoa umez eta gurasoez betetzen hasi zen, izan ere, Udalak azken urtean jaiotako umeei zapia jarri baitzien. Guztiak agertu ez baziren ere, guztira 120 ume jaio direla azaldu zigun Maizak. Bertaratu ez zirenek ere Udalean bertan zapia jasotzeko aukera izan dutela kontatu zigun alkateak.

TESTUA: Itziar Perez


Entrevista al ganador del concurso del cartel de fiestas

“He tratado de integrar en el pueblo todo lo que hay en el exterior”
Iñaki Fernandez Iturmendi, huartearra y vecino de Arre, es el ganador del concurso de fiestas de este año con la obra “Los mayordomos y compañía”. No es el primer concurso que gana, ya que cuenta con muchos años de experiencia en este campo. Hemos querido hablar con él sobre esta obra.

¿Cómo surgió la idea de crear este cartel?
Quería cambiar un poco la temática de otros años, y por eso he escogido las figuras de madera que se encuentran a lo largo del recorrido Hazitxo de Berriozar.
¿Y cómo lo llevaste a cabo?
Quise meter el entorno, el monte y las figuras de madera. Creo que éstas eran muy propicias para representar la igualdad, a la vez que la ecología. Saqué fotos a todas las figuras y realicé el collage con el ordenador.
¿Te has quedado satisfecho con el resultado?
Sí, creo que el resultado es bueno. Como digo, mi objetivo era integrar en el pueblo todo lo que hay en el exterior.

TEXTO: ITZIAR PEREZ • FOTOS: IÑAKI VERGARA


Comments are closed.