Berriozar,Cultura,Fiestas,Vecin@s

KARTEL LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

18 Sep , 2019  

Berriozarko jaiei hasiera ematen dien suziria jaurti baino lehenago udaletxean ohiko kartel lehiaketaren sari banaketa egin zen. Horrez gain, ekitaldi horretan alkate eta zinegotziek hainbat elkarte eta pertsona nabarmendu nahi izan zituzten.

Abuztuaren 28an, asteazkenean, Berriozarko jaiei hasiera eman baino ordu bat lehenago, udaletxean sari banaketa egon zen. Hori dela eta, Raul Maiza alkatea eta udaletxeko zinegotziak izan ziren irabazleei sariak ematearen arduradunak. Aretoan saridunez gain, hainbat herritar eta herriko elkarteetako ordezkariak bildu ziren.

Sariak jasotzen lehendabiziko pertsonak kartel lehiaketaren irabazleak izan ziren. Aurten lehengo saria Vanesa Sevilla Diaz berriozartarrak eskuratu zuen Ireki begiak… Eguna iritsi da! lanarekin. Egindako afixan morez jantziriko neska nagusia ageri da txupinazoa jaurtitzeko unean. Atzeko planoan herriko peñak ere koloreztatuak ageri dira.

Tokiko lehenengo sariari dagokionez, Stefan de Goñi Sorbet argazkilariak 300 euroko dirusaria eskuratu zuen Jaiak guztionak eta guztiontzat lanarekin. Jaietako unerik esanguratsuen irudiak erabili  zituen afixa egiteko, hala nola, zezensuzkoa, erraldoiak, dantzariak edota eraso sexisten aurkako ikurra.

11 urte azpikoen kategoriako 1. saria Neike Martiartu Barrosok lortu zuen Kiliki obrarengatik. Martiartuk kirol materiala eskuratzeko150 euroko balea poltsikoratu zuen.

GORAZARREAK

Afixen lehiaketarekin amaitu ondoren, omenaldien txanda iritsi zen. Aurten hiru izan ziren Udalak nabarmendu nahi izan zituen elkarte eta pertsonak: alde batetik, 50 urte bete dituen San Cristobal Elkarteak jaso zuen udalaren omenaldia. Bestetik, Txori-Zuri dantza taldeak jaso zuen aurten 40. urtemuga ospatzen ari baita. Eta azkenik, erretiroa hartu berri duen Carlos Arellano Berriozarko institutuko zuzendariarentzat izan zen omenaldia.

SAHARAREN ALDEKO SUZIRIA

Sari banaketa amaitu ostean jaiei hasiera emateko unea heldu zen. Aurten Berriozarko Sahararen aldeko taldeari egokitu zitzaion suziria piztea eta horren ardura elkarteko Marisa Bayo eta Marisa Nieto kideek izan zuten. Hala ere, ez ziren bakarrik egon, ohikoa ez bada ere, aurten Tindufeko kanpalekuetatik datozen umeak Berriozarko jaietan egoteko aukera izan baitute. Izan ere, ekainaren amaieran etorri behar baziren ere, azkenean hegaldia uztailaren hasierara aldatu behar izan zuten eta ondorioz, irailaren 8ra arte Nafarroan egon dira.

“Herri guztien erabakitze eskubidearen alde. Sahara libre, gora Berriozar” hitzak esanez, hasi zituzten jaiak. Eguzki plazaren kioskoan saharar ume eta helduak, bertako harrera familiak eta noski, Berriozarko Sahararen aldeko elkarteko kideak ere.

Aipatu beharra dago elkarte honek hamar urte daramala saharar herriaren alde lanean eta urtero apirila inguruan Sahararen aldeko astea antolatzen dutela. Honez gain, Nafarroa osora datozen 100 ume inguru ere, Berriozarrera etortzen dira ondoren bakoitza bere harrera familiarekin joan baino lehen.

Ekitaldiari amaiera emateko 2018 urtean jaiotako haurrei udaleko ordezkariek zapi bana oparitu zieten. Ondoren, udaleko atean herriko erraldoiekin batera famili argazkia atera zuten.

Testua: Itziar Perez Bueno


Entrevista a la ganadora del concurso

“La mayor ilusión ha sido la gente del pueblo que se ha acercado para decirme que el cartel les ha gustado”

La berriozartarra Vanesa Sevilla Díaz ha sido la ganadora del concurso de carteles de fiestas. Con la obra Abre tus ojos… ¡Llegó el día! / Ireki begiak… Eguna iritsi da!, donde una mayordoma observa el comienzo de las fiestas, ha obtenido el primer premio. Pudimos hablar con ella para conocer de primera mano el proceso de creación y saber cómo recibió la noticia.

El cartel Abre tus ojos… ¡Llegó el día! / Ireki begiak… Eguna iritsi da! ha sido el ganador. ¿En qué te has inspirado y qué elementos has querido utilizar a la hora de hacerlo?

La inspiración del cartel viene de una amiga mía que fue en su día mayordoma. Recuerdo que fueron las mejores fiestas que ha tenido por todo lo que vivió y me inspiré un poco en ella. Y es lo que he querido reflejar: la mayordoma expectante al lanzamiento del chupinazo y sobre todo quería hacer hincapié en el tema de la mujer. Por eso están los banderines morados para enfocar el tema contra las agresiones sexistas que me parece súper importante, así como la igualdad entre hombres y mujeres en fiestas.

¿Qué técnica has utilizado para hacer el cartel?

En cuanto a la técnica es principalmente digital, aunque también hay un poco de pintado a mano alzada en el lugar donde están las peñas, pero todo lo demás está hecho por ordenador.

¿Es la primera vez que has participado en este concurso?

Cuando estaba estudiando sí que me presenté, pero ya hace bastantes años y desde entonces no me había presentado, y la verdad que no me suelo presentar a concursos de carteles. Fue mi marido el que me animó a presentarme, si no es por él, no me hubiera presentado. Y sí que al realizarlo me gustó como quedó, pero cuando me llamó Fermin la verdad que me puse super contenta. Tal vez  ahora esto me dé el empujón para presentarme a alguno más. Pero sin duda la mayor ilusión ha sido la gente del pueblo que se ha acercado para decirme que el cartel este año les ha gustado mucho.

Y si hablamos de las fiestas, ¿cuál es el acto que más te gusta?

Como vecina de Berriozar me gustan mucho las fiestas y siempre las disfruto de principio a fin y más ahora que tengo a los niños. Me gustó mucho el acto de colocación del pañuelo que con la hija pequeña me tocó, y luego sobre todo es disfrutarlo con los y las amigas en las cenas, el día de los calderetes y la verdad que siempre las he vivido y espero seguir haciéndolo.

Texto: Itziar Perez Bueno


Comments are closed.