Berriozar,Cultura,Danza,Fiestas,Vecin@s

KULTURA KALEAN

11 Sep , 2020  

Uztaila, abuztuan eta irailean zehar Kultura Kalean egitarauaren barne, hainbat ikuskizun ospatu dira herriko karriketan, beti ere osasun egoerak eskatzen duen segurtasun arauak bermatuz (pertsonen arteko distantzia, musukoaren erabilera, ikuskizunen osteko desinfektatze-lanak, etab.).

Ikuskizunen artean Amico taldeak umorezko antzezlana aurkeztu zuen eta abuztuaren 20an, Trokolo taldeak “Kioskoa” haurrentzako antzezlana ekarri zuen. Helduentzako zirkoa ere ikusgai egon zen  La Bandaren taldearen “Kimera” ikuskizunarekin. Irailaren 4an bertso saioa ikusteko aukera ere izan zen, oholtza gainean Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto eta Sarai Robles egon baitziren kantari.


Comments are closed.