Berriozar,Cultura,Deporte

Lantzeluze krossaren 30.edizioa

5 Jun , 2015  


Iragan den maiatzaren 17an, Berriozarren Lantzeluze krossaren 30. edizioa burutu zen. Korrikalariek ez zuten kale egin eta urtero legez, asko izan ziren, Eguzki plazara hurbildu ziren kirolariak. Korritzen lehendabizikoak gaztetxoak izan ziren, goizeko hamarretan distantzia ezberdinak korritu zituzten, txikienek 350 metroko lasterketa eta helduenek 2.100 metro. Ondoren, goizeko hamaika eta erdietan helduak hasi ziren korrika. Gizonezkoek 7,8 kilometro korritu zuten bitartean, emakumezkoek 6,2 kilometroko distantzia egin behar izan zuten.
Sailkapenari dagokionez, emakumezkoen kategorian Sole Garcia beterana garaile izan zen (28:11), bigarren Riovana Nuñez (29:39) eta hirugarrena Maite Ares izan zen (29:45). Gizoenzkoen artean, aldiz, Cristobal Galera azkarrena izan zen (26:48), ondoren Owen Davis (27:34) eta hirugarren tokian Alberto Azparren (28:00) iritsi zen.
Aipatu beharra dago Berriozarko korrikalaririk azkarrenak Ismael Kachan (29:29) eta Laura Perez (30:21) izan zirela. Parte-hartze kopuruari dagokionez, guztira 213 korrikalarik parte-hartu zuten.
Aurten, gainera, ume txikientzako puzgarriak ipini ziren, modu horretan parte hartu nahi zuten gurasoek korrika egin ahal zezaten. Horretarako, bi begirale egon ziren zainketa lanetan. Horretaz gain, goizean zehar txistorra jatea eta pintxoak egon ziren eta jasotako dirua Berriozarko ezinduentzako elkartearentzako izan zen.

FOTOS DE EDUARDO GOIKOA

FOTOS DE PATXI PITILLAS

TESTUA: ITZIAR PEREZ


Comments are closed.