Berriozar,Cultura,Historia

“Memoria historikoa ikertzerakoan ezinbestekoa da genero ikuspegitik egitea”

11 Jun , 2018  

Amaia Kowasch Velasco iruindarra Tejiendo redes / Sareak ehotzen San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak liburuaren egilea da. Lan honetan, 1934 eta 1945 urteen artean, San Kristobal presondegian egon ziren preso abertzale, sozialista, komunista, anarkista eta errepublikanoei bisitan joaten zitzaizkien emakumeak dira protagonista. Tarte horretan asko izan ziren gotorlekura babesa ematera igotzen ziren andreak, askotan presoak aurretik ezagutu ez arren. Ihesaldiaren urtemugaren data dela eta, pasa den maia- tzaren 10ean, Kowaschek bere lana herriko liburutegian aurkeztu zuen eta horren harira harekin hitz egiteko parada izan genuen.

Zailtasunik aurkitu al duzu liburua idazterako orduan?

Bai, batez ere liburuan ageri diren emakume asko jada hilda daudelako eta ondorioz, haien senitartekoekin hitz egin behar izan dut garai horri buruz. Gizarteak historian zehar emakume hauek errekonozitu ez dituenez, horrek ere dena zailtzen du ez baitira ikusgai egon. Eta beste alde batetik, ikerkuntzari dagokionez ere, zailtasunak aurkitu ditut. Oraindik ere dokumentuetako asko publikoak ez direlako, batez ere, artzapez- pikuaren eskuetan dauden paperak lortzea, publikoak ez direlako.

Zer dela eta piztu zitzaizun gai honi buruz ikertzeko grina?

Unibertsitatean nengoela aurkeztu behar nuen azken proiekturako hainbat elkarriz- keta egin behar izan nituen, gai honekin lotutakoak. Hortaz, ikertzen hasi eta omenaldietara joatean konturatu nintzen emakumearen testigantzarik ia ez zegoela. Eta bestetik, nire amona Ezkabako presondegira igotzen zen emakumetako bat zenez, horrek ere ikertzera bultzatu ninduen.

Zure ustez emakumezkoen papera agerian gera dadin, zer egin beharko litzateke memoria historikoa ikertzerakoan?

Nik uste memoria historikoa ikertzerakoan ezinbestekoa dela genero ikuspegitik egitea. Hau da, gaur egun norbaitek Nafarroako kartzela probintzialari buruzko ikerketa abian jarriko balu, genero ikuspegia nahitaezkoa litzateke.

Nolakoa izan zen Ezkabako presondegira bisitan igotzen ziren emakumeen bizitza?

Denetarik egon zen, oso egoera desberdinak bizi izan zituzten emakumeak daude. Bi egora ezberdindu daitezke: alde batetik, 1934an, presondegia ireki zuten urtean, igo- tzen ziren emakumeak militanteak ziren eta laguntza sare zabala ehotu zuten. Komunistak, anarkistak eta sozialistak ziren batik bat. Esan daiteke hauek nahiko lasai bizi izan zutela garai hura.

Baina beste alde batetik, 1936an Gerra Zibila hasi zen urtean, egoera guztiz aldatu zen eta emakume hauek klandestinitatera igaro ziren. Errepresio bortitza jasan zuten eta oso egoera latzak pairatu zituzten.

Liburuan Berriozarko bizilagunen testigantzak ere jasotzen dira.

Bai, herriko familia baten lekukotza ager- tzen da, baina gehiago ere egonen ziren. Bestela, Iruñeako emakumeak ager-tzeaz gain, Nafarroa osoko testigantzak jasota daude
liburuan (Obanos, Zangoza, Faltzes, Lodosa edota Korellakoak). Eta baita Estatuko beste probintzietakoak, hala nola, Burgos, Leon, Segovia eta Madril.

Testua: Itziar Perez • Foto: Iñaki Vergara


Comments are closed.