Berriozar,Cultura,Euskara

Nafarroako haur jolas eta kantak ahoz aho

9 Feb , 2015  

Berriozarko Kulturgunean Xaldun Kortin ipuin eta kanta ikastaroa eskaini da urtarrila eta otsailean zehar. Guraso, hezitzaile eta begiraleei bideratutako tailerra izan da non haurrekin jolasteko euskaraz hainbat kanta eta jolas ikasi dituzten.

Xaldun Kortin, Pipitt kortin, zenbaten arten? Arantzako haur jolas bat izateaz gain, Iruñeko Labrit Multimedia enpresak iaz argitaratu zuen ondare ez materialaren inguruko lan mardula ere bada. Izan ere, Nafarroako eremu euskaldunean zehar ibili dira haurren jolas eta kantak zeintzuk ziren ezagutu nahian eta horretarako elkarrizketa ugari egin dituzte. Lan honen emaitza Xaldun Kortin Jolastu gurekin! izeneko liburu, CD eta DVD-ak dira. Materiala iaz argitaratu bazuten ere, aurten materiala ezagutarazten ari dira eta horretarako hainbat herritan guraso, hezitzaile eta begiraleei zuzenduriko tailerrak antolatu dituzte, eta horietako bat, hain zuzen, Berriozarren burutu da.

haur-tailerrak-patxi-pitillas-(1) Ikastaroa Dindaia Fundazioak eman ditu eta hiru egunetan banatu zen, aurreko bi saiotan helduak umerik gabe joan ziren lehenengo pausua kantak eta jolasak ikastea baitzen. Hirugarren jardunaldian, aldiz, aurretik ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta horretarako norberak bere umea eraman zuen eta zuzenean praktikatzeko aukera izan zuten.
Euskara zerbitzua izan da egitasmo hau antolatzearen arduraduna. Rosa Ramos Berriozarko euskara teknikariak azaldu digunez, “oraindik ez dakigu zer nolako balorazioa egingo duten parte hartzaileek, baina oso harrera ona izan du ikastaroak. Guztira 22 pertsonek izena eman dute, horietatik 20 gurasoak dira eta bi begiraleak”. Eta gehiengoa gurasoak direnez, eta umeekin tarte gutxi izaten dutenez, ikastaroa eguerditan egin da. “Euskara zerbitzutik pila bat eskertzen diegu gurasoei izena eman izana eta denbora apur bat eskaini izatea tailerrean parte hartzeko”, dio Rosak. Xaldun Kortin umeekin jolasteko bilduma bat baino gehiago dela azaldu digu Rosak, izan ere, “Nafarroako ondare ez materialaren bilketa egin dute, Nafarroan betidanik egin diren jolasen bilduma, oso interesgarria da”.
Honez gain, Rosak gogoratu digun moduan, “urtean bitan argitalpen bat egiten du Udalak jaioberriei banatzeko. Zerrenda bat egiten da eta gonbidapena bidaltzen zaie argitalpena jasotzeko”. Haur jaioberria duen familiaren bat oraindik udaletxetik pasa ez bada, euskara zerbitzutik gonbidapena luzatzen die Rosak.

haur-tailerrak-patxi-pitillas-(6) haur-tailerrak-patxi-pitillas-(4)

XALDUN KORTIN BILDUMA
Esan bezala Xaldun Kortinek hiru euskarri ezberdinek osa-tzen dute: liburu bat, CD eta DVDa. Labrit Multimediako Itziar Luri lan honetan buru belarri aritu da eta hark esan digun bezala, zero eta hiru (edota bost) urteko umeak dituzten familiei zuzenduriko egitasmoa da, baita adin honetako umeekin lan egiten duten hezitzaile eta begiraleentzako. Nafarroan bildu diren kantu eta kontuak jasotzen ditu, ondare ez-materiala hain zuzen, guztira 1.500 bat elkarrizketa egin dira materiala jasotzeko. “Hiru euskarriak osagarriak dira. Liburua osoena dela esan dezakegu, bertan kantak nola diren eta jolasak nola egiten diren azaltzen baita. CD-aren kasuan, kantak biltzen dira eta hau batez ere eskoletan eta haur eskoletan erabiltzeko oso erabilgarria izango da. Eta azkenik, DVD-an bi zati daude: alde batetik, joko eta abestiak nola erabiltzen diren azaltzen du eta bestetik, bigarren zatian Porrotx pailazoa eta Nafarroako umeak dira protagonista, izan ere, Porrotx hemengo ondarea ezagutzera etorri zen eta egun hartako abenturak jasotzen ditu DVD-ak, azken honek 25 minutuko iraupena du”, dio Itziarrek.
Parte hartzaile zerrenda ere ez da nolanahikoa izan. Bilduma hau egiteko jende ugariren laguntza jaso baitute: Euskal Kultur Fundazioa, Nafarroako zenbait ikastetxe (Paz de Ziganda, San Frantzisko eskola publikoa, Ribaforadako A ereduko ikasleak, abesbatzak, bertso eskolak etabar luze bat.

BUENA ACOGIDA EN EL TALLER XALDUN KORTIN DE CUENTOS Y CANCIONES INFANTILES
A finales de enero y principios de febrero ha tenido lugar en el Kulturgune un curso sobre cuentos y canciones infantiles en euskara. En el curso han participado 22 personas de las cuales 20 eran padres y madres y dos eran monitores. Durante las tres jornadas en las que se ha dividido el taller, los asistentes han aprendido canciones y cuentos en euskera que están recogidos en el material Xaldun Kortin. Esta publicación, editada por la empresa Labrit Multimedia de Pamplona, es una recopilación de cuentos y canciones en euskera pertenecientes al patrimonio oral de Navarra. Para recoger estos testimonios han contado con la ayuda de Euskal Kultur Fundazioa y han realizado un trabajo muy amplio en el que a través de entrevistas a personas, sobre todo de la zona euskaldun de Navarra, han conseguido un álbum muy completo de nuestra tradición oral. Si bien el material se publicó el año pasado, ahora el objetivo es darlo a conocer y por eso de mano de la Fundación Dindaia han organizado unos cursos cuyo objetivo es enseñar a utilizar este material y que los padres, madres y educadores aprendan de una manera muy práctica estas canciones y juegos. En Berriozar el curso se dividió en 3 jornadas, en las primeras dos únicamente asistieron los adultos y el último día llevaron también a los niños, para así poder practicar con ellos.
TESTUA: ITZIAR PEREZ • ARGAZKIAK: PATXI PITILLAS


Comments are closed.