Berriozar,Solidaridad

SAHARARA BIDAIA

16 Ene , 2015  

Berriozartik saharara egindako bidaiaren kronika

Abenduaren 5etik 14ra bitartean Berriozarko hainbat bizilagun Saharara joan ziren ANAS elkarteak urtero antolatu ohi duen bidaian. Bertan, ume sahararrak ikusteaz gain, hainbat proiektu bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Erreportaje hau idazten duenak ere Aljerian dauden saharar kanpamenduak bisitatzeko aukera izan du. Esperientzi eder bezain hunkigarria.

Saharar herria hurbil dagoela esan daiteke, mapan ikusita Aljeria gertu ikusten baitugu. Errealitatea bestelakoa da, ordea, Bilbotik gaueko 21.00etan atera eta goizeko sei eta erdietan heldu baikinen gure kanpamentura. ANAS-eko arduradunek azaldu ziguten moduan, Tinduf-era bidaiatzen duen pertsonak argi eduki behar du ez dela bidai arrunta, ohiko turismotik arras urrun dagoelako bidai hau. Nafarroatik 60 bat lagun abiatu ginen eta Bilbon Bizkaiko taldearekin bat egin genuen hegazkin berean joan ginelako.
Aireportuko trabak pasa ostean, bakoitza bere kanpamentura joan zen, batzuk autobusez, besteak kotxez. Aurretik han egondako pertsonek aipatzen zutenez, badirudi astiro-astiro garraioak eta antolakuntza pixka bat hobetzen doazela (lehen, kamioiez eramaten baitzituzten).
Goizaldean heldu ginen gure familien etxeetara. Adobez eraikitako etxeak dira eta askok ondoan oihalezko dendak (haimak) dituzte. Une oso berezia da, udan zure etxean (Nafarroan) egon den umea ikusi eta besarkatzea eta noski, haren familia ezagutzea. Hortik aurrera erabat ezberdina den kultura eta egoera jasanezinean bizi diren pertsonak ezagu-
tzea dator.
visita-bubisher-copia

PROIEKTUAK BISITATZEN
Kanpamenduetan egon garen egunetan, bertan egiten ari diren hainbat proiektu bertatik bertara ezagutu ditugu. Lehenengo txangoan, garraio-basea bisitatu genuen. Bertan, nazioartetik heltzen diren elikagaiak gorde eta kanpamentuz kanpamentu banatzen dituzte. Harrigarria bada ere eremu lehor horretan ere baratze berdeak ikusteko parada izan genuen. Hortik, Erresistentziaren Nazio-Museora joan ginen eta saharar herriaren ibilbidea ezagutu genuen, argazki, mapa eta armen erakusketaren bidez. Hurrengo bisitan preso eta desagertutako sahararren elkarteko egoitzan egon ginen eta egunari amaiera emateko Inprimategira abiatu ginen. Harrerako txartelak zioen moduan, proiektu hau ANARASD eta Berriozarko Udalaren diru-laguntzaz aurrera atera da eta bere helburua hassaniz (sahararren hizkuntza) idatzitako liburuak argitaratzea da, eskoletan Saharako istorioa ikas dezaten baita bere hizkuntza ere.
familias-3-copia
Bigarren txangoan, Smara kanpamentuan dagoen Castro minusbaliatuen zentrora joan ginen, bertan martxan dituzten ekimenak ezagutzeko. Haiekin pixka bat dantzatu eta jolastu ondoren, Smarako liburutegia bisitatu genuen, Bubisher izenekoa. Txalogarria da sahararrek dituzten baliabide eskasekin zer nolako proiektu ederrak martxan jartzen dituzten. Bubisher delakoa, liburutegia eta ludoteka izateaz gain, kanpamentuetatik mugitzen den liburutegi ibiltaria ere bada, helburu bakar batekin: liburu zaletasuna bultzatzea.
Eta hainbeste bisita egin eta gero, joan baino bi egun lehenago, dunetara joan ginen umeez lagunduta. Basamortu erdian, duna baten parean autobusa gelditu, eta haima handi bat ipini ondoren gamelu pintxo gozoak dastatu genituen. Jolasteko, korrika egiteko eta asko hitz egiteko eguna izan zen. Honez gain, haimara Emakume Sahararren elkarteko kide bat emakumeek bizi duten egoeraz mintzatu zen eta taldekideek zituzten zalantzak argitu zituen.
Ondorengo bi egunetan bakoitzak bere familiarekin egoteko tartea izan zuen. Haiekin etxean te gozoa edan bitartean, bere egoera petralaz mintzatzeko uneak. Ur-eskasia, gas eta elikagai gabeziak, asko dira herri honek jasaten dituen bidegabekeriak… Orain dela 39 urte eraiki zituzten badaezpadako kanpamentu hauek, oraindik ere zutik jarraitzen dute, etorkizun hurbilean bere aberrira itzuliko direla sinetsita. Espero dugu hala izatea eta aurki Sahara ezagutzea.
dia-dunas2-copia

VIAJE AL SÁHARA
Del 5 al 14 de diciembre un grupo de vecinos y vecinas de Berriozar participaron en el viaje que la Asociación Navarra de Amigos del Sáhara organiza. Un total de 60 personas se desplazaron de Bilbao a Tinduf para conocer de primera mano la situación de este pueblo que vive desterrado desde hace ya 39 años en Argelia. El viaje consiste en visitar a los niños y niñas que vienen cada verano a Navarra y además se organizan varias salidas para conocer diferentes proyectos que se están realizando en los campamentos saharauis. Entre las visitas realizadas están el Museo de la Resistencia Nacional, la Asociación de Presos y Desaparecidos Saharauis, la imprenta (proyecto subvencionado por el Ayuntamiento de Berriozar), el centro Castro de discapacitados y la biblioteca Bubisher.
Para dar a conocer esta experiencia, el pasado 30 de diciembre tuvo lugar una charla en la sociedad Zulo Alai donde cuatro participantes relataron el viaje ante una sala a rebosar. Tras finalizar la exposición, los organizadores (Berriozarko Sahararen Lagunak) invitaron a los y las asistentes a un aperitivo.
TESTUA: ITZIAR PEREZ


Comments are closed.