centro de salud

Berriozar,Educación,Salud

Zaintzea… | Cuidar…

27 Jul , 2020  

Lerro hauen bidez, Berriozarko Ohitura Osasungarrien Komunitate Programak gogoeta egin nahi du COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz sortu den egoeraren gainean, errealitate hurbilena izan daitekeena aztertzeko xedearekin.

Joan diren asteak eta hilabeteak bereziki gogorrak izan dira, orain arte inoiz bizi izan ez dugun egoera bati aurre egin behar izan diogulako.

Konfinamendua, alarma-egoerak, murrizketak, Estatuaren araudiak etengabe, Foru Komunitatearenak…, pertsonen osasuna zaintzeko helburuarekin, mugitzeko eta jarduteko dugun gaitasuna arautu dutenak.

Egoera berria izan da, kudeatzen zaila, eta gure kasuan, Berriozarren, arreta jarri da koordinazio eta komunikazio handiagoa lortzean, elkarlan handiagoa erakundeen artean, profesional desberdinen artean, bertako erakunde, elkarte eta kluben artean.

Hainbat dira aste eta hilabete hauetan arlo publikoetan, sozialetan, gazteenetan, partikularretan… sorburua izan duten proposamenak, bakarkakoak, kolektiboak. Ekarpenak egiteko, partekatzeko, egoera hobetzean nolabait parte hartzeko behar indibidual eta kolektibotik azaleratu dira horiek guztiak.

Komunitate Programak zoriondu egin nahi ditu denak kezka horiengatik, Berriozar zaintzen duen herria delako, zaintzen duten familiak daudelako, zaintzen duten herritarrak, zaintzen duten profesionalak, zaintzen duten erakundeak.

Eta nabarmendu nahi du ZAINKETAK ez direla ingurune baten ardura esklusiboa.

Eta ziur asko errazena hasieratik hastea da, nork bere burua zaintzetik. Gainerakoak zaindu ahal izateko.

Krisi honetan ikusi dugu, ohartu gara, lanbide asko funtsezkoak direla: garbiketa-lanak, merkataritza-lanak, zainketa-lanak, osasunaren inguruko lanak, hezkuntzaren arloko lanak, gizarte-zerbitzuen inguruko lanak… Garrantzi handiagoa izatera igaro dira.

Garrantzitsua iruditzen zaigu hori guztia ez izatea egun bateko lorea, eta gure begirunea, gure zainketak, adierazteko modu onena gai honetan aditu diren profesionalek egiten dizkiguten oharrak aintzat hartzea da.

Aipamen berezia eduki behar du krisi honetan adinekoekin lotutako zaintzak. Talde edo maila ahulenetako bat dira, eta, horrenbestez, gogoan izan beharko dugu beren osasuna denon ardura dela.

Lerro hauen bidez, eskatu nahi dizuegu zerbitzuen oharrak kontuan hartzeko, hala nola osasun etxearenak, eskola eta institutuenak, udaletxearenak eta gizarte-zerbitzuenak; izan ere, arlo horietan harremanak izateko modu berriek lortu nahi baitute beharrei proportzioz eta eraginkortasunez arreta eman ahal izatea.

Kasu gehienetan, lehenik eta behin telefonoz ari da ematen arreta, eta gero, premia eta urgentzia baloratu ondoren, hitzordu pertsonalera igarotzen da, kontuak hala eskatzen badu. Hori dela-eta, eskatu nahi dizuegu ez joateko, hitzordu jakin bat eduki arte.

Beharbada norbanakoon ekintza txiki guztiak batuta, behar handieneko uneetan lehen mailan dauden profesionalak zaindu ahal izango ditugu, eta, hedaduraz, gure herria eta Berriozarren elkarrekin bizi garen pertsonak zaintzen ariko gara.

Testua: Osasun Etxean


Mediante estas cuatro líneas pretendemos reflexionar desde el Programa Comunitario de Hábitos Saludables de Berriozar, sobre la situación generada con la Crisis Sanitaria del COVID-19, con el objeto de enfocar cual puede ser la realidad más cercana.

Las fechas pasadas han sido especialmente duras al tener que afrontar una situación nunca antes vivida.

Confinamiento, Estado de Alarma, restricciones continuas, Normativas Estatales, Forales, que regulan nuestra capacidad de movimiento y acción con el objeto de preservar la salud de las personas.

Una situación nueva, difícil de gestionar y, en nuestro caso, en la localidad de Berriozar, ha pasado por procurar mayor coordinación y comunicación, mayor colaboración entre las instituciones, entre los y las diferentes profesionales, entre las entidades, asociaciones y clubs locales.

Son varias las propuestas: individuales, colectivas, emanadas desde los ámbitos públicos, ámbitos sociales, ámbitos juveniles, ámbitos particulares, etc. que han nacido durante estas fechas. Todas ellas han aflorado desde la necesidad individual y colectiva de aportar, de compartir, de participar de alguna manera en la mejora de la situación.

Desde el Programa Comunitario queremos felicitar por estas inquietudes, porque Berriozar sea un pueblo que cuida, familias que cuidan, vecinos y vecinas que cuidan, profesionales que cuidan, entidades que cuidan.

Señalando que los CUIDADOS no son responsabilidad exclusiva de un entorno. Y seguramente lo más sencillo es empezar por el principio, cuidarse una misma o uno mismo. Para poder cuidar al resto.

Durante esta crisis hemos visto que muchas profesiones se han descubierto como esenciales: labores de limpieza, labores de comercio, labores de cuidados, labores del entono de la salud, labores entorno a educación, labores del entorno de servicios sociales, etc. han pasado a tener más relevancia.

Creemos importante que esto no sea flor de un día, y la mejor forma expresar nuestro respeto, nuestros cuidados es atender a las referencias que se nos van haciendo desde los y las profesionales expertas en el tema.

Mención especial debe tener durante esta crisis el cuidado a nuestras personas mayores, son uno de los eslabones más sensibles, por lo que deberemos tener presente que su salud es responsabilidad de todas y de todos.

Mediante estas cuatro líneas queremos solicitaros, que atendáis las indicaciones de servicios como Centro de Salud, Colegios e Institutos, Servicios Sociales y Ayuntamiento, ya que las nuevas formas de relacionarnos en estos ámbitos persiguen poder atender con proporción y eficacia las necesidades.

En la mayoría de casos se está atendiendo en primer lugar telefónicamente, para una vez valorada la necesidad y urgencia, pasar a cita personal si el tema lo requiere, por ello queremos pediros, que no se acuda presencialmente hasta no contar con cita concreta.

Posiblemente con la suma de pequeñas acciones individuales, podamos preservar y cuidar a los y las profesionales que en los momentos de mayor necesidad están en primera línea y por extensión estemos cuidando a nuestro pueblo y a las personas que convivimos en Berriozar.

Texto: Centro de Salud de Berriozar


Comments are closed.