Berriozar,Cultura,Fiestas

KARTEL LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

15 Sep , 2015  

Oso ohikoa ez bada ere, aurten Berriozarko jaiek eguraldia lagun izan dute eta giro eguzkitsu horrekin hasiera eman zitzaien herriko jaiei. Suziria jaurti baino ordu bat lehenago, ordea, jaietako kartel lehiaketaren sari banaketa burutu zen.

Udaletxeko areto nagusia jendez lepo zegoela hasi zen sari banaketa: saritu, bizilagun, zinegotzi eta hainbat kazetari eta argazkilarik bete baitzuten gela. Aurkez- pen lanetan Fermin Irigoien, kultura zerbitzuko arduraduna, ibili zen. Lehenik eta behin, jaietako kartel lehiaketaren irabazleari, Susana Ibañez Freiria, 600 euroko saria eman zioten Itzuliak eta itzuliak lanarengatik. Bertako 1. saria Eusebio Medina Ureña Berriozartarrak jaso zuen Uztaiak lanarekin. Sari anitz irabazi ditu Medinak lehiaketetan, 42 inguru, baina hark aipatu zigun moduan oraindik ez du Berriozarko jaietako kartel lehiaketa irabazi eta horrek amorrua ematen dio. Iaz bere alabak eskuratu zuen lehiaketa honetako sari nagusia eta horrek bion arteko lehia sortu du. Hala ere, aurten zaz- pi afixa prestatu ditu lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko eta dagoeneko bost sari jaso ditu. Hortaz, afizioaz gain gustu ona baduela ere argi dago.
Haurren kategorian, Odei Etxeberria Justicia suertatu zen irabazle Sagar-dantza lanarekin. Honek kirol materiala eskuratzeko 150 euroko balea jaso zuen. Eta azkenik, Neike Martiartu Barrokok Herriko festak lanarengatik kirol materiala eskuratzeko 50 euroko balea eskuratu zuen.
ARGAZKI SARITUAK
Ondoren, Berdintasunaren Aldeko Batzordeak antolatutako lehiaketaren sari banaketa hasi zen. Lehenengo saria aurten esleitu gabe gelditu bazen ere, bigarren postuan Amaia Lakarta gelditu zen Nik ere badakit mozorrotzen lanarengatik. 200 euro eskuratu zituen eta Amaia Zalba Martinez Berdintasun teknikariak eman zion saria. Lakartak Gaztetxeko talde feministari eskerrak eman nahi izan zizkion, izan ere, bertako kideen laguntzarekin lortu baitu saria.
Hirugarren sariari dagokionez, Javier Yarnozek jaso zuen Luis Castro zinegotziaren eskutik. Yarnozek Erantzunkidetasuna lehen eta orain lanarekin 120 euroko saria jaso zuen.
Herriko lehenengo saria Oscar Gonzalezek eskuratu zuen Lehenengo berdintasuna zuzentasuna da lanarekin. Eta bigarrena, aldiz, Ana Morenok lortu zuen Ez dakizun zuri egokitu beti argazkiarekin. Bukatzeko, Emakume saria Olatz Lakartak eraman zuen Denok dakigu maitatzen irudiarekin.
NABARMENDUTAKO PERTSONA ETA ERAKUNDEAK
Eta ekitaldiari amaiera emateko, Berriozarko Udalak hainbat pertsona eta erakunde nabarmendu ohi ditu urtero. Aurten Juan Jose Oses izan zen horietako bat, azken hamarkadetan herriaren historia argazkien bidez jasotzeko egin duen lanarengatik.
Bigarrenik, Abilio Errea eta Ana del Amo Mendialdea eskolan irakasle urte luzez ibilitako herritarrak omendu nahi izan zituzten. Aurten erretiroa hartuko dutenez, Udalak euren jarduna eskertu nahi izan zuen.
Honez gain, Esteban Deuna Jubilatu Elkarteak ere saria jaso zuen Raul Maiza alkatearen eskutik Udalak ohitura osasungarriak sustatzeko jardueretan izandako parte hartze handiarengatik.
Suma con Causa elkartea ere nabarmendua izan zen azken urtean Naturaren Gelan hainbat jarduera antolatu izanagatik.
Eta bukatzeko, Asier Iturriaga antzezle berriozartarra omendua izan zen bere lanarengatik eta azken urteetan lortutako lorpenengatik. Daniel Cuestak ipini zion zapia lepoan eta Iturriagak Udalari bere esker ona adierazi zion, honek lanean jarraitzeko gogoa ematen diolako. Aipatu zuenez, Mendialdea eskolako antzezlan xumeekin hasi zen bere antzerkiarenganako grina eta geroztik mundu horretan buru belarri lanean dabil.

TEXTUA: ITZIAR PEREZ • ARGAZKIA: IÑAKI VERGARA.


Comments are closed.