Berriozar,Salud,Solidaridad

Ohitura osasungarriak sustatzeko Komunitate Proiektua | Programa Comunitario Hábitos Saludables Berriozar | AFAN

27 Abr , 2021  

AFAN irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da, senitartekoen talde baten ekimenez sortua 1990ean. Alzheimerren gaitza edo beste dementziaren bat duen pertsona baten senitartekoei ematen die arreta, eta asmoa da senitarteko horien eta eriaren bizi-kalitatea hobetzea.

Alzheimerren gaitza eta beste dementzia batzuk, oro har, gaixotasun neurodegeneratiboak izaten dira, eta horrek ekartzen du, denbora igarotzen den eta gaixotasunak aurrera egiten duen neurrian, eriari eman beharreko arretaren eta zaintzaren exijentzia eta zaintzaileengan eragiten den higadura gero eta handiagoak izatea. Egoera honek zaintzailea gehiegi kargatzea ekartzen du, eta horrek, aldi berean, alterazio fisikoak eta psikikoak izateko arriskua handitzea eragiten du.

Dementziaren bat dagoen familietan ohikoena da egoera neurri handiagoan edo txikiagoan aldatuta edo nahastuta egotea, eta zaintzaile nagusiak alde batera uztea aisia-jarduerak, harreman sozialak eta, kasu batzuetan, baita lan-jarduna ere, eriari arreta emateko.

Askotan, zaintzaile horiek ez dute laguntza familiarrik, eta zerbitzu profesionalek ez diete erantzuten zenbait beharri, besteak beste, lagun egiteari, babesa emateari edo entzuteari.

Senitartekoei egoera jasaten laguntzeko lan egiten dugu, informazioa, prestakuntza eta aholkularitza emateko gaixotasunaren prozesu osoan. Horrez gain, Alzheimerren gaitzaren gaineko sentsibilizazioa eta gaitza ikusgai egitea sustatzen dugu, eta gai honi buruzko ikerketak babesten ditugu.

Horretarako, senitartekoei eskaintzen diegu:

  • Babes emozionala bakarka
  • Babes emozionala taldean
  • Dementzien gaineko prestakuntza
  • Gaixotasuna eta egoera maneiatzeko tresnak
  • Aholkularitza eta informazioa

Argibide gehiagotarako: tel. 948 275 252 – 639 402 175

Maeztu Pintorearen kalea, 2, behea. 31008 Iruña

afan@alzheimernavarra.com

2021 honetarako, Berriozarko Udalak hitzarmen bat sinatu du AFAN elkartearekin (Nafarroako Alzheimerra eta bestelako dementzia duten Senideen Elkartea).

Hitzarmenean jasota dauden ekintzen artean hauek daude:

  1. Berriozarren adineko pertsonekin lan egiten duten profesionalei prestakuntza ematea: Berriozarko Adineko Pertsonen Udal Zentroa eta Etxez etxeko Arreta emateko Zerbitzuko familia-langileak.

Martxoan, apirilean eta maiatzean egingo dira, eta 8 orduko prestakuntza izango da talde bakoitzeko.

Edukiak:

  • Alzheimerren gaitza eta beste dementzia batzuk.
  • Portaera-alterazioak maneiatzea eta jokatzeko jarraibideak, Alzheimerren gaitzean eta beste dementzia batzuetan.
  • Komunikazioa Alzheimerren gaitza duen gaixoarekin.
  • Esperientziak batzen.

24 dira parte hartzen ari diren profesionalak.

2. Berriozarko Autonomia eta Senitartekoen Atsedena Sustatzeko Programako erabiltzaileen senitartekoentzako prestakuntza eta lagun-egitea. Bi talde, 2 h/talde, 16 bat familiari arreta eman ahal izateko ideiarekin.

  • 3. Sentsibilizazioa: Berriozarko aldizkarirako artikulu honen bidez, gure herrian egindako lanaren edukiarekin, eta Alzheimerren gaitzaren eta beste dementzia batzuen gaineko informazioa emanez.

Hau aurreneko pauso bat da. Izan ere, asmoa da Alzheimerren gaitzaren eta beste dementzia batzuen gaineko ezagutza zabaltzea AFAN elkartearekin, Berriozarko beste profesional, pertsona eta senitarteko batzuei zuzenduta.


AFAN es una asociación, sin ánimo de lucro, creada a iniciativa de un grupo de familiares en 1990 y que atiende a cualquier persona que tenga un familiar con enfermedad de Alzheimer y otras demencias, para poder mejorar su calidad de vida y de la persona afectada.

La enfermedad de Alzheimer y otras demencias son enfermedades neurodegenerativas, lo que implica que, a medida que el tiempo va pasando y la enfermedad avanza, la exigencia de atención y cuidados a la persona afectada, así como el desgaste ocasionado en los cuidadores van siendo cada vez mayores. Esta situación produce una sobrecarga en el cuidador, con el consiguiente incremento del riesgo de padecer alteraciones tanto físicas como psíquicas.

La situación más habitual en las familias con demencia es que se encuentre alterada en mayor o menor medida, y que la persona cuidadora principal abandone actividades de ocio, sus relaciones sociales y en algunos casos hasta la actividad laboral, para atender a la persona con la enfermedad.

En muchas ocasiones estas personas cuidadoras no disponen de apoyos familiares y los servicios profesionales no cubren necesidades como el acompañamiento, apoyo o escucha.

Trabajamos para ayudar a los familiares a sobrellevar la situación, proporcionar información, formación y asesoramiento durante todo el proceso de la enfermedad. Además, promovemos la sensibilización y visibilización del Alzheimer y de las demencias y apoyamos las investigaciones sobre el tema.

Para ello, ofrecemos a los familiares:

  • Apoyo emocional individual.
  • Apoyo emocional grupal.
  • Formación en demencias.
  • Herramientas para manejar la enfermedad.
  • Asesoramiento e información.

Tel. 948 275 252 – 639 402 175

Pintor Maeztu, 2 bajo. 31008 Pamplona

afan@alzheimernavarra.com

El Ayuntamiento de Berriozar para este año 2021, ha firmado un convenio con la asociación AFAN (Asociación de familiares de personas con Alzheimer y otras demencias de Navarra).

Entre las acciones del convenio se encuentran:

  1. La formación de los profesionales que trabajan en Berriozar con personas mayores: del Centro Municipal de Personas Mayores de Berriozar y las Trabajadoras familiares del Servicio de Atención a Domicilio (SAD).

Se realizarán durante los meses de Marzo- Abril- Mayo, consistiendo en una formación de 8 horas por grupo.

Contenidos:

  • La enfermedad de Alzheimer y otras demencias.
  • Manejo de alteraciones de conducta y pautas de actuación en la enfermedad de Alzheimer y otras demencias.
  • La comunicación con la persona enferma de Alzheimer.
  • Aunando experiencias.

Son 24 las profesionales participantes.

2. Formación y acompañamiento para  familiares de personas usuarias Programa de Autonomía y Respiro Familiar de Berriozar. Dos grupos, de 2 h/grupo, con la idea de poder atender a unas 16 familias.

3. Sensibilización: mediante este artículo para la revista de Berriozar, con el contenido del trabajo realizado en nuestra localidad e informando del tema Alzheimer y otras demencias.

Este no deja de ser un primer paso y pretendemos seguir ampliando el conocimiento sobre el Alzheimer y otras demencias de la mano de AFAN, dirigido a otras profesionales, personas y familiares de la localidad de Berriozar.


Comments are closed.