Berriozar,Cultura,Fiestas

ORAIN DELA HAMAR URTE…

16 Nov , 2017  

Urriko aldizkarian aipatu bezala, Berriozar aldizkariak 10 urte bete berri ditu. Hori dela eta, orain dela hamarkada bat argitaratu genuen zenbakiaren birpasoa egingo dugu, garai hartan pil-pilean zeuden gaiak jorratu baikenituen.

2007ko azaroaren zenbakiak 28 orrialde izan zituen, eta azalean mendi paisai ederra agertzen zen, erdian Berriozar aldizkariaren ale bat erakutsiz. Barrualdean osasuna, politika, eskulanak, musika edota Ezkaba mendia izan ziren protagonista.
Egia da hamar urte denbora tarte handia dela, baina zenbait gaik egunerokotasuna izaten jarraitzen dute. Duela hamar urteko aleko editorialean, Ezkaba mendiari buruzko hausnarketa agertzen zen, bertan egin nahi ziren proiektuak aipatuz. Herritarrei egindako inkestan ere, Berriozarko bizilagunei Ezkaba mendian egingo zutenari buruzko galdetegia argitaratu genuen. Eta denbora luzea pasa bada ere, hori da oraindik bueltaka dabilen gaia, nahiz eta azken hilabetetan aurrerapausu garrantzitsuak eman diren mendiaren etorkizuna zehazteko.
Orduko beste gai garrantzitsu bat Laira familia plangintza zentroa izan zen. Haren funtzionamenduari buruzko deskribapena zen, bertako langile eta erabiltzaileekin solatu ondoren. Urte batzuk beranduago, 2012an, ordea, Nafarroako Gobernuak Laira zentroarekin zuen finantziazio akordioa bertan behera utzi ondoren, Emakumearen arretarako zentro honek ateak itxi zituen.
Politikaren atalean, udal hauteskudentara aurkeztutako zinegotzien elkarrizketekin jarraitu genuen. Kasu honetan, ANV alderdiaren ordezkaria zen Fermin Irigoyenen txanda izan zen eta bertan legegintzaldian aurre egin beharreko egitasmo eta arazoei buruz hitz egin zuen.
Politika atzean utzi eta ehoziri-lanetan buru belarri aritzen zen taldearekin solastu ginen. Berriozarko 25 emakumek osatzen zuten Berriozarko Ehoziri-lanen Elkartea eta zapiak, ikurrak, kuleroak edota gorbatak ehuntzen zituzten (eta dituzte gaur egun ere).
Honez gain, jaietako argazki lehiaketaren irabazleak jaso genituen, suziriak, dantzariak edota bigantxak islatuz.
Hezkuntzak ere bere tokia izan zuen eta Ausensi Apymari elkarrizketa egin genion, eskolan zeuden arazo eta egoerak azalduz.
Musikaren atalari dagokionez, Miguel J. Lopez de Savandok El portal de Jade taldeko partaideak elkarrizketatu zituen, haren ibilbidea birpasatu eta etorkizuneko egitasmoei buruzko galderak egin zizkien.
Eta musikaren erritmoarekin eta xake jokalariekin 2017ko azaroaren aleari amaiera eman genion.

TESTUA: ITZIAR PÉREZ • ARGAZKIAK: IÑAKI VERGARA.
Pies de foto: 1) Portada del Nº 3. 2) El portal de Jade. 3) Grupo de bolillos. 4) Marina y Javier Sevilla.


Comments are closed.