Berriozar,Salud

Postpandemia

25 May , 2022  

Desde estas líneas queremos invitaros a que profundicemos sobre  algunos aspectos que la crisis sanitaria COVID-19 ha dejado en nuestras sociedades con las personas más vulnerables y por extensión también en nuestro pueblo de Berriozar

La brecha digital, un nuevo factor de exclusión

La pandemia  ha destapado un nuevo factor de exclusión social: la desconexión digital, el nuevo analfabetismo del siglo XXI. Este apagón digital supone dificultades serias para más de 800.000 familias (4,5% de los hogares). 

La pandemia ha aumentado la brecha de género

Esta crisis ha tenido más impacto en sectores más feminizados, como el comercio o la hostelería, lo que ha implicado un retroceso mayor para muchas mujeres en términos de integración social.

La exclusión social en los hogares encabezados por mujeres ha pasado del 18% en 2018 al 26% en 2021.

Ser joven, un factor de exclusión en sí mismo

En el Estado Español hay 2,7 millones de jóvenes entre 16 y 34 años afectados por procesos de exclusión social intensa y multidimensional que les impide realizar proyectos de vida para transitar hacia la vida adulta (la transición al empleo, la emancipación o la construcción de nuevos hogares).

La población inmigrante, la más perjudicada en varios frentes

El 50,3% de los hogares con personas extranjeras están en situación de exclusión social en 2021, es decir, la exclusión social en estos hogares es casi tres veces mayor que en los hogares de aquí.

La población inmigrante además ha sufrido una tasa de incidencia de la Covid-19 casi 3 puntos porcentuales mayor:  peores condiciones de vida, viviendas peor ventiladas por las condiciones de acondicionamiento de la vivienda y con más hacinamiento; así como menores recursos para adoptar medidas preventivas y una mayor exposición por sus empleos precarios.

La desigualdad también tiene un impacto territorial

La crisis provocada por la pandemia ha tenido un impacto diferenciado a nivel territorial debido a las diferentes estructuras demográficas, el modelo productivo y la trayectoria de protección social. De forma global, las tasas más elevadas de exclusión social se dan en el Sur y el Este, junto con Canarias. 

Retos y propuestas

Entre las conclusiones de este estudio se encuentran las siguientes propuestas:

Garantizar un sistema de salud público de calidad.

Cambio de estrategia y paradigma en el ámbito de la atención a personas en situación de dependencia y con necesidad de cuidados (personas mayores, personas con discapacidad, etc…).

Mejoras en la situación de acceso a la Vivienda. Promover acciones que eviten la insalubridad, el hacinamiento, procurar acceso a recursos para alquiler o pago de hipoteca.

Mejorar la cobertura del Ingreso Mínimo Vital. En Navarra contamos con la implantación de la R.G. (Renta Garantizada.).

Implementar mediadas que dignifiquen los empleos, los salarios.

Reforzar educación, entre otras cuestiones  para la eliminación de la brecha digital.

 

Actualizar los servicios sociales a las realidades del siglo XXI: envejecimiento de la población, lucha contra la exclusión social, protección de menores, integración de personas inmigrantes.

Queremos invitaros a que profundicéis en dicho estudio. 

Y para terminar pediros una vez más que las relaciones que se generen entre las personas que formamos la comunidad de Berriozar, sean relaciones solidarias, justas, proporcionadas, bidireccionales, que dignifiquen a las personas y la diversidad. Relaciones cercanas, pacientes y comprometidas haciendo de nuestro pueblo un lugar donde querer vivir.

 

 

Postpandemia

Hitz hauen bidez, COVID-19aren osasun-krisiak gure gizarteetan eta, hedaduraz, baita Berriozarren ere, zaurgarrienak diren pertsonengan utzi dituen alderdi batzuei buruz sakontzera gonbidatu nahi zaituztegu.

 

Zenbait azterlanek nabarmentzen dute gertaera hori, besteak beste, Foessa azterlanak (Fomento de Estudios Sociales y de la Sociología Aplicada), zeinetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek parte hartu duten.

Caritas erakundeak sustatu du azterlan hori, eta emaitza aipagarrienen artean hauek daude:

 

Arrakala digitala, bazterkeria-faktore berria 

Pandemiak agerian utzi du gizarte-bazterkeriako faktore berri bat: deskonexio digitala, XXI. mendeko analfabetismo berria. Itzalaldi digital honek zailtasun larriak ekartzen dizkie 800.000 familiari baino gehiagori (etxebizitzen %4,5). 

Pandemiak areagotu egin du genero-arrakala 

Krisi honek eragin handiagoa izan du feminizatuagoak dauden sektoreetan, adibidez, merkataritzan eta ostalaritzan, eta horrek berekin ekarri du atzerakada handiagoa emakume askorentzat, gizarteratzeari dagokionez.

Emakumeak buru dituzten etxebizitzetan, gizarte-bazterkeria 2018an %18koa izatetik 2021ean %26koa izatera igaro da, zehazki.

Gaztea izatea, bazterkeria-faktorea bere baitan

Espainiako Estatuan 2,7 milioi gazte daude, 16 eta 34 urte artekoak, gizarte-bazterkeria bizi eta multidimentsionaleko prozesuek ukitutakoak, eta horrek eragozten die helduarorako bidea egiteko proiektuak gauzatzea (enplegurako trantsizioa, emantzipazioa edo etxebizitza berriak sortzea).

Etorkinak, kalte handiena hartutakoak zenbait alderditan

Atzerritarrak bizi diren etxebizitzen %50,3 gizarte-bazterkeriako egoeran zeuden 2021ean, hau da, etxebizitza horietan gizarte-bazterkeria hemengoetan baino hiru aldiz handiagoa zen ia.

Etorkinen artean, gainera, COVID-19aren intzidentzia-tasa portzentajezko 3 puntu handiagoa izan da ia: bizi-baldintza okerragoak, okerrago aireztatutako etxeak, etxearen egokitze-baldintzengatik eta pilaketa handiagoarekin, baliabide gutxiago prebentziozko neurriak hartzeko eta esposizio handiagoa, beren enplegu ezegonkorrengatik.   

Berdintasunik ezak lurralde-eragina ere badu

Pandemiak eragindako krisiak eragin desberdina izan du lurralde-mailan, egitura demografiko desberdinengatik, ekoizpen-modeloarengatik eta gizarte-babesaren ibilbidearengatik. Oro har, gizarte-bazterkeriaren tasa handienak hegoaldean eta ekialdean ikusten dira, eta bai Kanarietan ere. 

Erronkak eta proposamenak

Azterlan honen ondorioen artean, proposamen hauek daude:

Kalitateko osasun-sistema publikoa bermatzea.

Mendekotasun-egoeran dauden eta zainketak behar dituzten pertsonen (adineko pertsonak, desgaitasuna dutenak…) arretaren esparruan, estrategia- eta paradigma-aldaketa.

Etxebizitza bat eskuratzeko egoeran hobekuntzak. Osasungaiztasuna eta pilaketa ekiditen duten ekintzak sustatzea, alokatzeko edo hipoteka ordaintzeko baliabideak eskuratzea lortzea.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren estaldura hobetzea. Nafarroan, errenta bermatua ezarrita daukagu. 

Enpleguak, soldatak duin bihurtuko dituzten neurriak inplementatzea.

Hezkuntza sendotzea, beste alderdi batzuen artean, arrakala digitala desagerrarazteko.

Gizarte-zerbitzuak XXI. mendearen errealitateetara eguneratzea: biztanleria zahartzea, gizarte-bazterkeriaren kontrako borroka, adingabeen babesa, etorkinak gizarteratzea.

 

Azterlan horretan sakontzera animatu nahi zaituztegu. 

Eta amaitzeko, beste behin ere eskatu nahi dizuegu Berriozarko komunitatea eratzen dugun pertsonon artean sortzen diren harremanak elkartasunezkoak, bidezkoak, proportzionatuak, bi noranzkokoak, eta pertsonak eta dibertsitatea duin bihurtzen dituztenak izan daitezela. Harreman hurbilak, eramankorrak, konprometituak… gure herria bizi nahi izateko lekua izan dadila eginez.


Comments are closed.