Berriozar,Cultura,Salud

Taller de Mentoría Social en la biblioteca | Gizarte Mentoretza tailerra liburutegian

19 Nov , 2021  

El pasado 28 de octubre en la Biblioteca de Berriozar realizamos un taller de Mentoría Social del Programa Kideak. La propuesta, proveniente de la Red de Bibliotecas Públicas de Navarra, venía a complementar otras actividades que la biblioteca desarrolla a lo largo de todo el año dentro del Programa Comunitario de Hábitos Saludables de Berriozar.

Programa Kideak, una oportunidad para jóvenes migrantes

Kideak nace a principios de este mismo año como un programa de acompañamiento a jóvenes nacidos en otros países que no tienen redes familiares en Navarra. El objetivo es ofrecerles ayuda para superar su situación de vulnerabilidad y las dificultades que encuentran en aspectos como empleo, formación, vivienda y acceso a otros recursos. El programa se plantea como un acompañamiento en el desarrollo de habilidades y destrezas de manera que puedan vivir de manera autónoma.

Con la finalidad de dar a conocer el programa y, en concreto, la parte de él destinada a la Mentoría Social, se organizó este taller destinado a adultos, el cual contó con una excelente acogida.

A través de la intervención de la educadora Eider Jaime y los testimonios de Salaheddine y Abelasis, los participantes pudieron conocer de primera mano las dificultades a las que este colectivo se enfrenta en su vida cotidiana y cómo la mentoría social puede ser una respuesta positiva a esta realidad.  Durante el coloquio se reflexionó sobre los potenciales de la Mentoría Social, se clarificó el rol y perfil de las personas mentoras y los beneficios que genera para ambas partes.

Para llegar al mayor número de población posible en toda la comunidad, este mismo taller se ha realizado en otras bibliotecas de la Red y volverá a repetirse en la Biblioteca de Navarra el 15 de diciembre en horario de mañana.

La biblioteca como espacio abierto

Quizás pueda sorprender este tipo de actividades dentro de la biblioteca, tan alejadas de la imagen que tienen muchas personas como lugar de silencio y estudio. Sin embargo, tanto la Red Bibliotecas Públicas de Navarra en general, como la Biblioteca de Berriozar en particular, estamos comprometidos con la sociedad y pretendemos ser un lugar de reflexión y encuentro. Por este motivo, participamos de manera activa en el Programa Comunitario de Hábitos Saludables y programamos regularmente actividades y exposiciones con este fin.

Siguiendo esta línea se puede visitar actualmente en la biblioteca la muestra “Consumimos violencia”, organizada por la federación SETEM. Esta exposición ha pasado por varias bibliotecas de Navarra y estará en nuestra biblioteca hasta el 17 de diciembre. Este mismo día la clausuraremos con una actividad complementaria destinada al público infantil: el Kamishibai “Laika, la oruga valiente” junto a un taller para crear una marioneta mariposa.

Esperamos veros por aquí.

Biblioteca de Berriozar:

  • Exposición Consumimos Violencia, del 29 de noviembre al 17 de diciembre.
  • Video fórum Fabricando mujeres. Miércoles 15 de diciembre.
  • Kamishibai y taller infantil. Viernes 17 de diciembre (inscripciones previas).

Joan den urriaren 28an, Berriozarko Liburutegian, Kideak programako gizarte-mentoretzako tailer bat egin genuen. Proposamena Nafarroako Liburutegi Publikoen Saretik etorri zen, eta liburutegiak Berriozarko Ohitura Osasungarrien Programa Komunitarioaren barruan urte osoan zehar garatzen dituen beste jarduera batzuk osatzeko antolatu zuen.

Kideak programa, gazte migratzaileentzako aukera

Kideak urte honen hasieran sortu zen, Nafarroan familiarik ez duten beste herrialde batzuetan jaiotako gazteei laguntzeko programa gisa. Helburua da laguntza eskaintzea beren zaurgarritasun-egoera hobetu eta enpleguan, prestakuntzan, etxebizitzan eta beste baliabide batzuetan dituzten zailtasunak gainditzeko. Programa trebetasunak garatzen laguntzeko planteatzen da, modu autonomoan bizi ahal izan daitezen.

Programa ezagutzera emateko eta, zehazki, Gizarte Mentotzarako arloa ezagutarazteko, helduentzako tailer hau antolatu zen, eta harrera bikaina izan zuen.

Eider Jaime hezitzailearen esku-hartzearen eta Salaheddine eta Abelasisen testigantzen bidez, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten kolektibo horrek bere eguneroko bizitzan dituen zailtasunak, bai eta gizarte-mentoretzak errealitate horren aurrean izan dezakeen erantzun positiboa ere. Solasaldian zehar, gizarte-mentoretzaren potentzialei buruz hausnartu zen, eta pertsona mentoreen rola eta profila argitu ziren, bai eta bientzat sortzen dituen onurak ere.

Nafarroa osoan ahalik eta biztanle gehienengana iristeko, tailer hori bera Sareko beste liburutegi batzuetan egin da, eta Nafarroako Liburutegian errepikatuko da abenduaren 15an, goizez.

Liburutegia espazio ireki gisa

Baliteke liburutegiaren barruan horrelako jarduerak egitea harrigarria izatea, pertsona askok isiltasun- eta ikasketa-leku gisa duten iruditik hain urrun baitaude. Hala ere, bai Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea, oro har, bai Berriozarko Liburutegia, bereziki, gizartearekin konprometituta gaude, eta gogoetarako eta elkartzeko leku izan nahi dugu. Hori dela eta, aktiboki parte hartzen dugu Ohitura Osasungarrien Programa Komunitarioan, eta helburu horretarako jarduerak eta erakusketak programatzen ditugu aldizka.

Ildo horretatik, SETEM federazioak antolatutako “indarkeria kontsumitzen dugu” erakusketa ikus daiteke egunotan liburutegian. Erakusketa hau Nafarroako hainbat liburutegitatik igaro da eta abenduaren 17ra arte egonen da gure liburutegian. Egun horretan bertan, haurrentzako jarduera osagarri batekin amaituko dugu: “Laika, beldar ausarta” Kamishibaia, eta baita tximeleta-txotxongilo bat sortzeko tailer bat ere.

Hemen ikusiko zaituztegu.

Berriozarko liburutegia:

  • Indarkeria Kontsumitzen dugu erakusketa, azaroaren 29tik abenduaren 17ra.
  • Emakumeak fabrikatzen bideo foruma. Abenduak 15, asteazkena.
  • Kamishibai eta haurrentzako tailerra – Abenduak 17, ostirala (izen-ematea aldez aurretik).


Comments are closed.